Skip to main content

Martxoak 18ko ospakizunaren aurkezpena

15 Martxoa 2012

Ordiziak ondorengo ekintza plana aurreikusi du V. mendeurren honetarako:

 

18/03 V. mendeurrenaren ospakizuna, 1512an Ordizia suntsitu zuen sutea oroituz. Segidan zehaztuko dugu programa.

Hilabeteko azken asteazkenetan Ordiziako merkatariek beren produktuak kalera aterako dituzte, Ordizia aire libreko azoka erraldoi bihurtuz.

Otsailetik hasi eta uztaila bitarte, asteazkenero, Ordiziako tabernariek pintxo-potea eskainiko dute 1,50€ren truke 18.30tatik 21.30tara.

Azoka bereziek V. mendeurreneko programa berezia izango dute: Artzain Eguna (apirilak 11), Euskal Jaiak (irailak 5), Erdi Aroko Azoka (Maiatzak 12 eta 13, Maiatzaren 15ean Azoka ospatzeko Ordiziak jaso zuen errege baimena oroituz) eta Gabonetako Azoka Zuria (abenduak 26).

"Ordiziako Azoka, Zentzumenentzat oparia " bisitari guztiei eskainitako esperientzia turistikoa.

Azokaren historiaren inguruko hitzaldi sorta.

Azokaren V. mendeurrenean Azokaren historiari buruzko argitalpenaren aurkezpena.

Eta urtean zehar zehazten joango diren beste hainbat ekintza. Guzti hauen berri www.ordiziakoazoka.com webgunean eta facebook eta twitter sare sozialen bidez izango duzue.

2012an Azokaren 500. urteurrenaren eta martxoak 18ko Sutearen ospakizuna.

o 10:00etan: Goizeresia Ordiziako Txistulariekin.

o 11:00-12:00: Barrena Kultur Etxean hasi eta Plaza Nagusian bukatuz. Tekno altxor bila "Ordizia eta Azokaren historia ezagutuz."

o 11:00 D'elikatuzen:

Harrera Azokako baserritarrei.

Inagrosalute proiektuaren aurkezpena.

Azokaren ikus – entzunezkoa.

"Azokaren txokoa"-ren aurkezpena.

Kimetz Elkarteak bultzatutako "Gaur Zortzi Azokan" emakume baserritarraren omenez eginiko dokumentalaren aurkezpena.

o 12:15 Azokako baserritar eta baserriko produktuak saltzen dituztenei omenaldia Plaza nagusian: omenaldi ekitaldia. Bertsolariak, aurreskua.

o 13:00 Beti Argi Bandaren kontzertua.

o 13:45 Azoka 500eko ipuin kalejira, Ahoz Aho Jaialdiaren barruan.

o Kaleetan festa giroa.

o 14:00 "500 urte, 500 plaza baietz!" Ekimenaren hasera Emaneurre taldeak antolatuta.

o 14:30 Frontoian herri bazkaria Azokako saltzaileekin. Larrun Arri eta Umore Ona abesbatzak, Laguntasuna Errondalla, bertsolariak...

o 17:00-20:00. Plaza Nagusian jolas bitxiak (4-9) urte bitartekoentzat.

o 17:30-19.00: kirol kooperatiboak (9-14) urte bitartekoentzat Joxe Miel Barandiaran Plazan.

o 19:00: Herrian zehar erromeria, dantzariak, txaranga, festa giroa.

o 20:00 Plaza Nagusian, amaiera ekitaldia. Sutea oroituz.

Oharra: Ordiziar guztiei Baserritarrez janzteko deia egiten zaie.