Euskal Jaiak bere horretan itzuli dira Ordiziara, jaia eta giro ederra ekarriz. Hainbat proba ospatu badira ere, nagusietan nagusi gazta txapelketa izaten da, Latxa edo karrantzako ardiaren esne gordinez artzaiek egindako XLIX. gazta-lehiaketa.
Aurten ere, epaimahaikide zabalak aukeratu du aurtengo irabazlea.
Hemen dituzue lehenengo bostak:
Bosgarren saria: Angel Linzoain, (Iraugui)
Laugarren saria: Ander Barandiaran (Idiazabal),
Hirugarren saria: Joseba Insausti (Ordizia),
Bigarren saria: Aixtra Sociedad Civil (Araia),
Lehen saria: La Leze (Ilarduia),
Bestalde, gazta erdia enkantean atera da, eta Bodegas Mitarte-k Garcia eraman du, 9.600 euroren truke, iaz baino 200 euro gehiago ordainduz. Diru hori Lagunkiro, Ordiziako adinekoen elkartera bideratuko da, urtean zehar ekintzak antolatzen jarrai dezaten.