Berriak

Irailaren 5a, Euskal jaietako azoka bereziaren eguna

euskal jaiak aurkezpena 2018Abuztuaren 29an hasi eta hilaren 9a arte, iraungo du aurtengo Euskal Jaiak Ordizian. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da. Besteak beste, datorren asteazkenean, irailak 5a, egingo den aparteko azoka eta latxa edo karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa azpimarratu behar ditugu. Aurtengoan ere azpimarratzekoak dira Ordiziako hiribilduaren 750. Urteurrenaren baitan antolatu diren ekitaldi bereziak (ikus programa).

Oraingo honetan ere, Ordiziako azokan giro aparta izango dugu, eta goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahal izango ditu bisitariak.

Azken 10 urteetako txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagileari URREZKO KUTXA GARAIKURRA emango zaio. 2.009. urtean irabazi zuen garaikurra lehenengo aldiz Elgoibarko Jesus MÂȘ Ansolak eta orain dela bost urte (2013) Ricardo Remiro Eulateko artzaiak bigarrenez.

Irailaren aurreneko asteazkeneko azokan bestelako lehiaketak ere antolatu dira: Fruitu eta barazki-lehiaketa, Euskal Oiloaren lehiaketa-erakusketa, Gipuzkoako piriniar arrazako behi-azienda lehiaketa eta Plaza Nagusian astero postua jartzen duten baserritarren Aipamen Berezia. Aldi berean, hainbat erakusketa izango da: Perretxikoak, Euskal Oiloa eta nekazal tresneria eta makinaria.

Ordiziako Euskal Jaiei buruzko informazioa aurki daiteke esteka honetan: https://www.ordiziakoazoka.eus/azoka-bereziak/euskal-jaiak/euskal-jaietako-egitaraua