Eneko Atxa sukaldari bizkaitarrak hunkituta egin dio ongietorria Idiazabal gazta berriari Ordizian ospatu den gaztaren denboraldi irekieraren ekitaldian. ‘Gazta berria iritsi da, Euskal Herriko altxorra. Ederra’, esan du, gazta moztu, dastatu eta udaletxeko areto nagusian bildutako artzainei egiten duten lana eskertzen zien bitartean.
Artzain Eguneko ekitaldi honetan Jesus Oleaga sukaldari eta teknikaria omendu dute eta 2010eko gaztaren erregulartasun eta kalitate sariak eman zaizkie Sunbillako Larrarteri eta Joseba Insausti artzain ordiziarrari. Ahari lehiaketari dagokion 18 sari ere eman dira.