Skip to main content

Heldu da arbolak landatzeko garaia

13 Urtarrila 2011

 Urtarrilean hasi da arbola eta zuhaitz landareen salmenta. Aurrerantzean asteazkenero etorriko dira ekoizleak, denboraldia amaitu arte martxoa edo apirila aldera, ohiko salmenta puntura, Joan Amezketa kalean.

Salneurriak ez dira apenas aldatu iazkoa kontutan hartuta: pinu insignisa 0,22-0,25; izeia 0,35-0,42; sekuoia 1; pagoa 2,50-3; haritza 0,75-1,50; leilandia 3; kamelia 6-10; errododendroa 10; magnolia 12; fruta-arbolak  (sagarrondoa, gereziondoa, aranondoa, irasagarra, mizpirondoa…) 5; kiwia 10; intxaurrondoa  20 euro bakoitza