Ordizian ospatu den Euskal Herriko XXIV. Txistorra lehiaketan, Haritz Arteaga añorgarra izan da irabazlea, 63,50 punturekin. Bigarren Hermanos Larragueta (63,20 puntu) eta hirugarren Carniceria Saijana (57,50 puntu) izan dira, biak Burlatakoak. Finalistak, berriz, Ataungo Erauskin Harategia, Gasteizko Carniceria Etxabe, Tolosako Miren Pagoa, Huarteko Carnica Irigibel eta Arrasateko Harategia Otamendi izan dira.
Kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi da, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da. 40 partehartzailetik gora izan dira, gehienak Gipuzkoatik, Nafar batzuk , Arabar eta Bizkaitarrak ere bai tartean.
Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei erreparatu zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratu diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari, baita haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartu dituzte kontutan.
Hiru atal horietan lortutako puntuekin jakin dugu zein den Euskal Herriko hogeitalaugarren txapelketan garaile, eta hori egiaztatuko duen Txapela, garaikurra eta diploma jaso ditu. Bigarren eta hirugarren sarituek garaikurra eta diploma jaso dute eta Epaimahaiak, gainera, beste bost diploma eman ditu.
Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Iker Markinez (Kaxola), Xabier Osa (JAKITEA elkartea), Maite Retolaza (Oiharte sagardotegia, Zerain), Aitzol Zugasti (Aholkulari
Gastronomikoa eta Basque Culinary Center-eko irakaslea), Eli Belaunzaran (Diario Vasco), Goierri Irrati Telebistako ordezkaria eta Eskerne Falcón (Turismo gastronomikoan aditua). Aurtengoan lehen aldiz, zozketa bidez hautatutako Ordiziar batek aukera izango du epaimahaikide izateko.