Berriak

Giro paregabean ospatu da Gabonetako Azoka Berezia

gabonetakoazoka1Eguraldia lagun, giro paregabean joan da aurtengoan Gabonetako Azoka Berezia. Hau da, urtean zehar Ordiziako Udalak antolatzen dituen azoka berezietan azkena; azoka berezi hau bikaina eta salerosketan mugimendu dezentekoa izan delakoan gaude, mahaiaren inguruan ospatzen ditugun jaietarako despentsa bete ahal izateko.

Bertako produktuak atsegin dituztenentzat, Ordizia osoa bihurtu da orain ere azokaleku, erosle eta saltzaileen arteko elkargune. Hori guztia dela eta, Ordiziako Udalak, beste hainbat erakundeekin elkarlanean, erakusketak, lehiaketak eta ekintza ugari prestatu ditu goiz ederra igaro ahal izateko, eta jai giroan murgiltzeko.
2018 URTEAN NAZIOARTE MAILAN SARITUAK IZAN DIREN IDIAZABAL J.I. GAZTANDEGIEI AITORTZA EKITALDIA

Ordiziako Gabonetako Azoka Bereziaren baitan, Idiazabal Jatorri Izendapenak, ohore handiz ospatu du, Ordiziako IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIAREkin elkarlanean, 2018an Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegien aitortza ekitaldia. Izaro Iraetak aurkeztu du ekitaldia, erakundeetako ordezkariak lagun zituela (Ordiziako Udala, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua...) eta gaurko protagonistak izan diren gaztagile sarituak zoriondu nahi izan dituzten beste hainbat lagun.
Ekitaldia Goierriko Bertso Eskolako bertsolarien bina bertsorekin hasi da ondoren erakundetako ordezkariek gaztandegiei eskertza hitzak zuzendu dizkietelarik, Jatorri Izendapena eta Idiazabal Gaztaren sustapenean egiten duten lanagatik. Ametsbide taldeko dantzariek Ordiziako txistularien laguntzaz dantzatu duten agurrak eta taldeko argazkiak eman dio amaiera ekitaldiari. Ekitaldian parte hartu dute Jose Mari Ustarroz, Idiazabal Jatorri Izendapeneko Lehendakariak, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako Sailburuordeak, Ignacio Gil, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Nekazaritza eta abeltzaintza zuzendariak, Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak eta Jesus Mari Ormaetxea, Idiazabal Gaztaren Kofradiako Maisu Handiak.
Izaro Iraetak, banan banan saritu guztiak aurkeztu ditu, ospatu den azken Lehiaketatik hasiz:
Hamabigarren urtea da Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegiek WORLD CHEESE AWARDS lehiaketan parte hartzen dutela eta aurreko urteetako bezain emaitza bikainak ateratzen dituztela. Emaitza ezinhobea izan da aurtengoan ere, 62 domina lortuz: Urrezko 13, zilarrezko 27, eta brontzezko 22
Beste lehiaketan hauetan ere sariak jaso dituzte: 2018 "Gourmet Quesos" lehiaketa, 2018 “Roma Saria” nazioarteko lehiaketa, Lyongo Farm Cheese Awards 2018, Seu D´Urgell-eko Pirinioetako Artisau Gazten lehiaketa, Zafrako Artisau gazten lehiaketa eta Great Taste 2018.

 

AZOKAKO SALTZAILEEI AGURRA ETA ESKERTZA
Gaurkoan pena handiz eta esker onez agur esan diegu urtetan Azokara etorri diren hiru saltzaileri, Juanita Lazkano, Jose Mari Arana eta Alcides Paz. Udalak oroigarri bana eman die hainbeste urtez azokara asteazkenero hutsik egin gabe etortzeagatik.