Berriak

Gipuzkoako XVI. Odolki Lehiaketaren emaitzak

odolkilehiaketa2014

ORDIZIA

GIPUZKOAKO XVI. ODOLKI TXAPELKETA

Beasaingo Julian Mujika harakinak irabazi du aurtengoan ere, 2013ko garaipena berretsiz, Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XVI. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Ordiziako Mujika Odolkiak, Beasaingo Olano Harategia, Beasaingo Iñaki Zubeldia eta Orioko Kepa Loidi harategia.
Guztira 16 egile aurkeztu dira lehiaketara: Ordiziako bi, Beasaingo hiru, Tolosako hiru, eta gainontzekoak Lasarte,Asteasu, Aia, Ataun, Ezkio-Itsaso, Arrasate, Mutriku, Orio eta Zaldibia.

Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak babestu du Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako "sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.

Gaur aukera izango dugu Azokan bertan odolkia nola egiten den ikusteko, Mutiloako Juanita Murgiondo, Resu Olaetxea eta Juanita Aranbururen eskutik.
Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia: sukaldarien ordezkari, Aizpea Oihaneder (Xarma jatetxea, Donostia), Mª Angeles Huici (Fagollaga jatetxea, Hernani), Joxean Eizmendi (Illarra erretegia, Donostia), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia) eta Juan Manuel Garmendia (Kattalin erretegia, Beasain); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), eta azkenik Basque Culinary Center-eko Fernando Barcena eta Pau Rull, irakasle eta Master-eko ikaslea hurrenez hurren.

Kontakturako telefonoak:
Julian Mujika: 943 88 01 96
Mujika Odolkiak: 943 88 18 32
Olano Harategia: 943 880778