Berriak

Gipuzkoako XIX. Odolki Lehiaketa

 odolkia 2017

ORDIZIA
ASTEAZKENA , Azaroak 29, PLAZA NAGUSIA 10.30etan
GIPUZKOAKO XIX. ODOLKI LEHIAKETA

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute asteazken honetan, azaroaren 29an, Ordizian. Txerri-harakin eta, oro har, harakinen gremioak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako XIX. Odolki lehiaketa antolatu baitute. Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren eta bosgarren sailkatuei diploma.

Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia arloko adituez osatuko da. Aurtengoan, Ordizian izango dira: sukaldarien ordezkari, Jose Juan Castillo eta Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza Berriaren aitzindariak), Iker Markinez (kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Juan Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); eta Imanol GaztaƱaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia) eta Luis Mocoroa (Euskal Gastronomia Anaiartearen Lehendakaria) beste batzuren artean.

Odolkia dastatzerakoan, azken batean, txiki-txiki eginda doazen osagaien artean oreka behar du: osagaien tamaina, zenbat gantz, tipula edo odol nahasketa duen. Barazkiek berdin samar txikituta egon behar dute.

Lehiaketa honen bitartez, betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da. Halaber, kontsumitzaileari aukeran zer nolako produktua duen erreferentzia argi bat eman nahi zaio, baita gipuzkoar odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaini ere
Honez gain, Ordiziako Azokaren 12 produktu 12 hilabete ekimenaren baitan odolkiaren ekoizpen prozesua Plaza Nagusian ikusteko aukera egongo da Juanita Murgiondo baserritarraren eskutik.

Gipuzkoako XIX. Odolki lehiaketa
- OINARRIAK -
1.- Lehiaketa honetan odolkia barazkiz, hau da Gipuzkoako odolkia egiten duen Euskadiko edozein herritan lizentzia fiskala duen odolki egile txikizkari, txerri-harakin eta harakinek har dezake parte. Beti ere 2. puntuan zehazten dena erabat betetzen badu.
2.- Gipuzkoako Odolkia bakarrik honako osagai hauek dituena da: tipula, porrua, odola, txerri gantza eta dagokion espeziak. Eta, noski, dena heste naturala erabiliz.
3.- Izena emateko hil honen 24a (ostirala) baino lehen nahitaez deitu behar dute honako telefono zenbaki hauetako batera: 943.272128 edo 943.27 76 62 (Txerri-harakin eta harakinen gremioaren Donostiako egoitza). Bertan hartuko zaizkio parte hartu nahi duenari izen-abizenak eta helbidea.
4.- Parte hartzaile bakoitzak lehiaketa bezperan ZAZPI ODOLKI emango dizkie antolatzaileei. Harakinen gremioak mezularia bidaliko die parte hartzaileei odolkiak jasotzeko.
5.- Epaimahaiak dagokion dastaketa taula erabiliko du bere erabakia emateko.
6.- Epaimahaia sukaldaritza alorreko adituek osatuko dute.
7.- Irabazlea punturik gehien biltzen dituena izango da eta lehen saria ezin izango da hutsik geratu.
8.- Antolatzaileek sari hauek banatuko dituzte: Lehenengo saria, txapela , garaikura eta diploma. Eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnek diploma eta garaikurra izango dute. Laugarren eta bosgarrenak diploma
9.- Lehiaketa 2017ko azaroaren 29an da, goizeko 10.30etan, Ordiziako plaza Nagusian.