Berriak

Gazta Lehiaketa 2013

euskal jaiak 2013 2web

Ricardo Remiro txapeldun

Gaurko azokari sona ematen dion ekitaldia Gazta lehiaketa izaten da. Gaur ere jendez gainezka egon da Beti-Alai pilotalekua. 53 artzainek hartu dute parte lehiaketan, eta epaimahaiaren arabera, Ricardo Remiro (Eulate, Nafarroa) artzainak jaso du sari nagusia. Remirok hirugarren aldiz irabazi du Ordiziako txapelketa (2008, 2011 eta 2013), eta hamar urteren barruan lortu dituenez hiru sariak, Urrezko Kutxa Garaikurra ere jaso du.

Bigarren saria GereƱuko (Araba) Hermanos Audicana Saez elkarteak lortu du, eta hirugarrena Remiroren herri bereko Felipe Agirrek. Sari banaketaren ondoren egin den enkantean, berriz, Bergarako Bolintxo okindegiak 7.500 euro ordaindu ditu lehiaketan nagusitu den gazta erdiarengantik. Iaz 7.400 euro ordaindu zituen Catalana Occidente Aseguru Etxeak, eta aurten ere lehian aritu da azken unera arte.