Berriak

Euskal Herriko XVI. Txistor Lehiaketaren emaitza

txistorra2013sarituak

EUSKADIKO TXISTORRA HOBERENA, OIARTZUNGOA. EMBUTIDOS ETXEKOAK IRABAZLE GAURKOAN

Oiartzungo Embutidos Etxekoak izan da Ordizian irabazle gaur, abenduak 11, ospatu den Euskal Herriko XVI. Txistor-lehiaketan. Txapeldunak Txapela garaikurra eta diploma jaso ditu eta, garaikurra eta diploma bana jaso dituzte Zumarragako Fernando Salegi (2garrena) eta Leitzako Juan Ramon Lizarragak (3garrena). Bestalde, Aiako Txarri Txiki harategia (4garrena), Ibarrako Joaquín Harategia (5garrena) eta Ordiziako Javier Otegik (6garrena) diploma bana jaso dute. Guztira 44 ekoizlek aurkeztu dituzte haien hestekiak horrela banaturik: Gipuzkoako 32 eta Nafarroako 12.

Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diete produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den maila ona nabarmendu dute. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Joxe Juan Castillo, Isaac Salaberria (Fagollaga Jatetxea, Hernani), Ahizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea, Donostia); Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia), Juan Perez (Castillo Hotela, Olaberria), Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia),  eta azkenik Basque Culinary Center-eko Luis Arrufat eta Emilio Diaz, irakasle eta Master-eko ikaslea hurrenez hurren.

Gipuzkoako Harakinen elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatu dute lehiaketa.

Informazioa:

Embutidos Etxekoak - Oiartzun 943493434

Fernando Salegi – Zumarraga 943 725276

Juan Ramon Lizarraga – Leitza  948510283

Txarri Txiki - Aia 943 832912

Carnicería Joaquín – Ibarra 943672047

Javier Otegi – Ordizia 943 886 253