Berriak

Euskal Herriko XX. Txistorra Lehiaketa

IMG 5323

Euskal Herriko XX. Txistor-Lehiaketa

Ordizia, PLAZA NAGUSIA, ABENDUAREN 20a- 10.30 h.

Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatuta, Euskal Herriko XX. Txistor-Lehiaketa egingo da Ordizian datorren asteazkenean, abenduak 20. Plaza Nagusian, Udaletxeko arkupetan izango da, 10.30etatik aurrera. Gremio horrek kontsumitzaileen arreta bertako ohiko hainbat produktuetara bideratu nahi du Santo Tomas jaiaren atarian, hala nola, txistorra. Usadio zaharraren arabera egiten den produktuetako bat da, eta hori, zalantzarik gabe, garantiaz eta kalitateaz hitz egitea da. Aurten 40 partehartzaileren kopurua gainditzea espero da, hauetatik 10 gutxienez Nafarrak izanik.

Adituek esaten dutenaren arabera, txistorra ona izateko honako ezaugarriei erreparatu behar zaie: neurria eta homogeneoa izatea, gustua, txikitua, giharra eta koipea erdibana, ontze-puntua, etab. Epaimahaikoek lehenik eta behin produktu freskoak duen itxurari begiratuko diote: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera, eta abar. Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatuko diote, baita haragiaren txikitzeari ere, eta, azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartuko dituzte kontutan.

Hiru atal horietan lortutako puntuekin jakingo dugu zein izango den Euskal Herriko hogeigarren txapelketan garaile, eta hori egiaztatuko duen Txapela, garaikurra eta diploma jasoko ditu. Bigarren eta hirugarren sarituek garaikurra eta diploma jasoko dute eta Epaimahaiak, gainera, beste bi diploma emango ditu.
Epaimahaia ondorengoek osatuko dute : Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe, Zaldibia), Jose Manuel Garmendia (Kattalin erretegia, Beasain), Iker Markinez (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Matias Gorrotxategi (Julian, Tolosa), Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Benita eta Kontxita Mujika tabernari ohiak, Luis Mokoroa (Euskal Gastronomia Anaiartea).

Txapelketa-mota horiekin bertakoak diren produktuen aldeko arreta piztu nahi da, eta, aldi berean, kontsumitzaileek estimatzen duten kalitateko produktuak eginaraztea artisauei.

Txerri-hilketarekin lotzen da txistorra, eta oso erro sendoak ditu Euskal Herrian eta Gipuzkoan batez ere, San Tomas eguna txistorraren eta txerriaren inguruan ospatzen baita. Usadioko txerri-hilketan gizonezkoen lana zen txerria hiltzea eta emakumezkoena berriz, gainerakoa, esate baterako, odolkiak, lukainkak...egitea, horretarako giharra txikitu eta gatza, piperbeltza eta abar botatzen zioten. Txistorra egiteko txerri-haragia eta urdaia behar da, gatza, baratxuria eta piperrautsa. Hori dena, ardi edo arkume-hestean sartu eta egurasten uzten da egun batzutan.

Aurreko 15 edizioetako irabazleak:

2001 – Manuel Barandiaran (Ordizia)
2002 – Patxi Larrañaga (Lasarte)
2003 – Fernando Saralegui (Zumarraga)
2004 – Cristóbal González (Andoain)
2005 – Nicolas Lasa (Ordizia)
2006 – Etxekoa (Oiartzun)
2007 – Carnicería Sebastián (Altsasu)
2008 – Patxi Larrañaga (Lasarte)
2009 – Juan Jose Aldasoro (Altsasu)
2010 – Jose Luis Muñagorri (Tolosa)
2011 - Balentin Odriozola (Azpeitia)
2012 - Balentin Odriozola (Azpeitia)
2013 -Embutidos Etxekoak (Oiartzun)
2014 – Erauskin Harategia (Ataun)
2015 – Precocinados Guesalaga (Zarautz)