Berriak

ERDI-AROKO XXI. AZOKA - ORDIZIA

erdiarokoazoka2016web

ERDI-AROKO XXI. AZOKA - ORDIZIA

ERDI ARORA ITZULIKO DA ORDIZIA ASTEBURUAN

Erdi Aroko azokaren XXI. edizioa egingo da larunbatean eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan

Ordiziako Alde Zaharra edo gune historikoa, berriro ere Erdi aroko edo Aintzinako periaren eskenatokia bihurtuko da. Aurten XXI. edizioa ospatuko da, 'Aintzinako Periak' goiburupean. Maiatza helduta eta Artzain Egunaren arrastoak galtzeko denborarik eman gabe, berriro ere aparteko azoka batean murgilduko da Ordizia. Azoka berezia benetan, larunbat eta igandez, hilak 21 eta 22, Ordiziara bisitari ugari ekarriko duena. Ordiziako Plaza Nagusia eta bere inguruak itxuraz aldatuko dira eta Erdi-aroko kutsua izango duen giroa sortuko da, jolas eta kulturako kutsua duen azoka egiteko.

Azken 20 urte hauetan, Napar Bideak-ek, Nafarroako Artisau Elikagai Elkarteak, ofizioetako artisauek, Ordiziako Udalak eta gu bisitatzera etortzen den jendeak Ordizian antolatu dugu gure "Antzinako Azoka".

Ordizia azokaren erreferente izan da, horrez gain, baserriko produktuaren eta bertako produktuaren erreferente ere izan da.

Ordiziak 1268. urtetik eta lehenago ere mota guztietako merkatariak ikusi ditu bere bideetan barrena igarotzen... artileak, Kantauriko postuak bilatzen baserriko produktuekin batera, gaztak... horrez gain, espezien atea zabaldu zuen Andres de Urdaneta jaiotzen ikusi zuen. Baserriko produktuen asteroko azoka, gazta eta ardoen azoka, Idiazabal gaztaren lehiaketa, gure Antzinako Azoka... horrek guztiak "bertako produktu" deituriko xarma berezia gehitzen dio herri eder honi. Ekoizle, nekazari eta abeltzain gisa apustu bat egin dugu aspalditik eta ilusioz itzuliko gara asteburu honetan zuen herrira.

"60 artisau-postutik gora, Erronkari eta Idiazabal gaztak, hestebeteak, marmeladak, txokolateak... larrua, zeramika, loreak, xaboiak, arropa, ukenduak, artilea, poltsak, urregintza, kandelak, sendabelarrak". Horrekin batera honakoak ere izango dira: haurrentzako tailerrak, zeramika eta landaketari buruzkoak; larrua eta zilarra nola lantzen den erakusteko tailerrak, txikienentzat egurrezko jolasak, falkoneria erakusketak, ipuin-kontalariak eta kale animazioa Teatrakalacalle taldearen eskutik...) horretaz guztiaz gozatzeko aukera izango duzu gurekin asteburu honetan zehar.

Kolorea, usaina, musika, dekorazioa... asteburu honetan Ordizia Antzinako jantziaz apainduko da eta ekoizleek eta ofizioetako artisauek zuen herria hartuko dute beraien berrikuntza eta jaki onenak eskaintzeko, beti bezala "ekoizlearen eskutik kontsumitzailearengana iristeko".

Euskal Herriko landa-eremuetako herri txiki eta politetan bizi garen artisaok egiten dizuegu bisita eta maitasunez eta tradizioz egiten dugun gure lana eskaini nahi dizuegu.

Erdi Aroko Azokaren ekintzen baitan eta Museon Nazioarteko Eguna ospatzeko D´elikatuz Zentroak "Ordizia Erdi Aroan" gynkana antolatu du haurrentzat. Jakin nahi duzu Ordizia nola zen orain dela urte asko zu jaio aurretik? / Badakizu orduan ere azokak ospatzen zirela? Eta oso garrantzitsuak? / Ordiziako azrgazki zaharrekin gynkan dibertigarri batean parte hartu eta garai bateko paisaia, historia eta Ordizian bizi zen jendea ezagutuko dituzu. NOIZ: Maiatzak 21, larunbata 17.30h / TOKIA: D´elikatuz Zentroa / Doako Ekintza.

ERDI AROKO AZOKA

EGITARAUA

Maiatzak 21, larunbata

11:30 .- Barrena Kultur Etxetik azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, errege segizioa, Urrup Antzerki taldea, Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak

Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.

Goizean eta arratsaldean, eskulan tailerra Nikolas lekuona Plaza mARTa ART eskulanak zuzenduta.

12:00.- Pilotaleku txikian arku-tiraketa.

17:30.- .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea: Juglareen kalejira, errege segizioa, Urrup antzerki taldea, Musika Eskolako banda eta Urdaneta eta Jakintza dantza taldeak. Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.

18:30tatik aurrera: Beti Argi Banda, Laguntasuna Errondaila eta "Larrun-Arri" abesbatzaren saioak.

21:00: Suaren inguruko ipuinak

Igandea, maiatzak 20

11:30 .- Azokako saltokiak eta tailerrak zabalduko dira.

11:30 .- Barrena Kultur Etxetik, azokako segizioaren desfilea.

Goizean eta arratsaldean, eskulan tailerra Nikolas lekuona Plaza mARTa ART eskulanak zuzuenduta.

17:30 - Azokako saltokiak zabalduko dira.

Egunero eta ordu desberdinetan, hainbat saio egingo da azokako inguruan: Juglareak, antzerkia, , dantza-taldeak, musikariak, falkoneriaren erakustaldia...

Laguntzaileak: D'Elikatuz, Beti Argi Musika Banda, Rondalla Laguntasuna, Ordiziako Arku-tiraketa Taldea, Ordiziako Musika Eskola, Amets Bide eta Urdaneta Dantza Taldeak, "Larrun-Arri" abesbatza, Urrup Antzerki Taldea.