Berriak

Erdi Arora itzuliko da Ordizia asteburuan

erdiarokoazokakartela2018Erdi Aroko azokaren XXIII. edizioa egingo da larunbatean eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan

Ordiziako Alde Zaharra edo gune historikoa, berriro ere Erdi aroko edo Aintzinako periaren eskenatokia bihurtuko da. Aurten XXIII. edizioa ospatuko da, ‘Aintzinako Periak’ goiburupean.

Azken 23 urte hauetan, Napar Bideak-ek, Nafarroako Artisau Elikagai Elkarteak, ofizioetako artisauek, Ordiziako Udalak, herritarrekin eta bisitariekin batera osatu dute gure “Antzinako Azoka”.

Ordiziak 1268. urtetik eta lehenago ere mota guztietako merkatariak ikusi ditu bere bideetan barrena igarotzen... artileak, Kantauriko postuak bilatzen baserriko produktuekin batera, gaztak...

Aste buru honetan ere 70 artisau-postutik gora izango dira herriko kaleetan: Erronkari eta Idiazabal gaztak, hestebeteak, marmeladak, txokolateak... larrua, zeramika, loreak, xaboiak, arropa, ukenduak, artilea, poltsak, urregintza, kandelak, sendabelarrak"…

Asteburuaz nabarmendu behar dena jaia da, jai giroa. Azokan eta beste ekintzetan ere juglareak, trobalariak, ipuin kontalariak, tailer desberdinak, etab. Izango dira. Ordiziako arku tiraketa klubak erakustaldia egingo du frontoi txikian, baina ez da hori izango parte hartuko duen talde bakarra. Beste batzuek ere beraien hondar aletxoa jarriko dute egunak osatuagoak izan daitezen, hala nola: Beti Argi musika banda, Larrun-Arriko abesbatza, eta Urrup taldearen gorte berezia ere hartuko ditu Ordiziako kaleak.

Erdi Aroko Azokaren ekintzen baitan, eta 750. Urteurrenaren arira, Gure Iragana Elkarteak “Gaueko bisita Barrena Jauregira” ekimena antolatu du larunbaterako, gaueko 10:00tan. Bisitaria garaiko jauregiaren testuingurura eramango dute Gura Iragana elkartekoek. Horretarako, jauregiaren iluntasunaren kutsu misteriotsuaz baliatuko dira garaiko sentsazio eta itxura berreskuratzeko. Egoera horretaz baliatuz, ezezagunak diren hainbat gertakizun historiko eta istorio kontatuko dituzte. Hitzordua, larunbatean, gaueko 22.00tan, talde mugatuarekin.