Erdi Arora bueltan
03 Maiatza 2011
Ordiziako herri-gune historikoan hamaseigarren Erdi Aroko azoka egingo da datorren asteburuan, maiatzaren 7an eta 8an. Hitzorduak era guztietako 80 artisau bilduko ditu –iaz baino 20 gehiago-, kaleko animazio-taldeekin batera. Herri-guneko kaleek eta parte-hartzaileek euren itxura erabat aldatuko dute, okasioak eskatzen duen modura egokituz.
EGITARAUA
Larunbata, maiatzak 7
11:00.- Azokako segizioaren desfilea Barrena Kultur Etxetik: Juglareen kalejira, zaldunak, errege segizioa eta parte hartzaileak.
Azokari hasierako emateko deia Plaza Nagusian.
Azokako saltokien zabaltzea: Beira puzten, hargintza, forja-lana, larruginak, ehoziriak.etab.
Zeramika-tailerrak, birziklapena, idazketa, ohiko jolasak.....
Falkoneria erakustaldia
Euskal Okeleko txahala burruntzian erreko da.
12:00.- Arku-tiraketa Pilotaleku txikian.
13:00.- Zaldi-ferraketa Andre Maria kalean (Torrea etxean).
17:00.- Azokako segizioaren desfilea Barrena Kultur Etxetik.
Azokako saltokien, tailerren eta jolasen zabaltzea.
18:30.- Zaldi-ferraketa Andre Maria kalean (Torrea etxean).
18:30tatik aurrera: Beti Argi Banda, Laguntasuna errondaila eta Larrun-Arri abesbatzaren saioak.
19:00.- Euskal okela txahalaren dastatzea Nikolas Lekuona Plazan.
21.00.- Euskal Herriko ipuin eta elezaharren kontaketa Plaza Nagusian.
Igandea, maiatzak 8
11:00.- Azokako saltokien, tailerren eta jolasen zabaltzea.
11:30.- Azokako segizioaren desfilea Barrena Kultur Etxetik: Juglareen kalejira, zaldunak, errege segizioa eta parte hartzaileak.
12:30.- Zaldi-ferraketa, arku-tiraketa eta falkoneria erakustaldia.
17:00.- Azokako saltokien, tailerren eta jolasen zabaltzea.
17:30.- Azokako segizioaren desfilea.
18:30.- Zaldi-ferraketa
Informazio gehiago: web honetako ‘azoka bereziak (antzinako azokak)’ atalean.