Berriak

Datorren asteazkenean ospatuko da Euskal Jaietako azoka berezia

aurkezpenaweb

Emozioak hartuko du udalerria urteko egunik esanguratsuenean

Datorren asteazkenean, hilaren 7an, Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia ospatuko da. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da; besteak beste latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa egingo da. Oraingo honetan ere, Ordiziako azokan giro aparta izango dugu, eta goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahal izango ditu bisitariak.

Horiek denak aurkeztu dituzte gaur Donostian Jose Miguel Santamaria alkatearekin batera, Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatuak; Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak; Jose Juan Csatillo, epaimahaiaren ordezkariak; Miriam Molina, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerenteak eta Mikel Mendarte, Kutxa Kulturreko zuzendariak.

Alkateak, herritarren emozioa, jaiaren eta asteroko azokaren balioak goraipatu ditu, lehenengo sektorearen lana erakusleihoan jartzen baitu eta turismoa aldetik eta geroz eta bisitari gehiago jasotzen baititu. Hala, 'gure altxorra' zaintzen segitzeko konpromisoa berretsi du.

Programa deskargatu