Skip to main content

Beasaingo Olano harategiak irabazi du XXII. Gipuzkoako Odolki lehiaketa

28 Azaroa 2018

Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan  Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XII. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Beheko Harategia (Zaldibidia), Mujika odolkiak (Ordizia), Jose Antonio Izagirre (Arrasate) eta Beasain Mendi odolkiak (Beasain).  Gipuzkoa osotik etorritako 17 egile aurkeztu dira lehiaketara.

 

Aurreko urteetan bezala, Goierriko udalerriak antolatu du txapelketa Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkartearekin lankidetzan. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira: kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako “sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.


Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura, zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia:  Jose Antonio Mujika (Ordiziako harakin ohia), Kontxita Mujika (Ordiziako tabernari ohia), Eneko Azurmendi (Lazkao Etxe Jatetxea, Zaldibia), Xabier Osa (Jakitea Elkartea), Juanma Garmendia (FECOGAko lehendakaria), Tere Madinabeitia (Diario Vasco eta Goierriko Hitza), Aitor Buendia (La Ruta Slow irratsaioa, Radio Euskadi), Iñaki Telleria (Mutiloako Ostatua) eta Ane Galardi (Basque Culinary Center).

Sailkapena

1º) CARNICERIA OLANO – BEASAIN 72,85

2º) PILI HARATEGIA – ZALDIBIA 71,00

3º) MUJIKA ODOLKIAK – ORDIZIA 68,50

4º) JOSE ANTONIO IZAGIRRE – ARRASATE 65,20

5º) BEASAINMENDI ODOLKIAK – BEASAIN 65,00

6º) JESUS Mª DEBA – EZKIO ITSASO 62,90