Beasaingo Olano Harategiak irabazi gaur goizean ospatu de Gipuzkoako XXIII. Gipuzkoako odolki lehiaketa. Jose Luis Muñagorri tolosarra izan da bigarren eta hirugarren Ezkioko Jesus Mari Deba. Finalistak, berriz, Ordiziako Mujika odolkiak eta Ezeiza harategia, eta Beasainmendiko odolkiak izan dira. Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jaso du, eta bigarren eta hirugarrenari diploma eta garaikurra bana eman zaie eta ondorengo hiru sailkatuei diploma.
Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia “gustura” agertu da eta aurtengo lehiaketan egon den “maila altua” ere nabarmen utzi dute.
Aurten Ordizian izan dira Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Iñaki Telleria (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Aritz Ansola (JAKITEA), Amaia Garmendia (Hika Txakolindegia/ Jatetxea, Billabona) eta Arantxa Arrizabalaga (Kattalin Erretegia, Beasain) sukaldariak, Juanma Garmendia (FECOGA); Tere Madinabeitia (Goierriko Hitza / Diario Vasco) eta Aitor Buendia (“La Ruta Slow” Radio Euskadi) kazetariak eta Ana Gonzalez (Basque Culinary Center).
Odolkia dastatzerakoan, azken batean, txiki-txiki eginda doazen osagaien artean oreka behar du: osagaien tamaina, zenbat gantz, tipula edo odol nahasketa duen. Barazkiek berdin samar txikituta egon behar dute.
Lehiaketa honen bitartez, betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da. Halaber, kontsumitzaileari aukeran zer nolako produktua duen erreferentzia argi bat eman nahi zaio, baita gipuzkoar odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaini ere.
Lehiaketa martxan dagoen bitartean, Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleak odolki pintxoak saldu dituzte eta lortutako diru sarrerak Caritas eta Elikagaien Bankuari bideratuko zaizkie.