Berriak

Asteazken honetan ospatuko da Euskal Jaietako azoka berezia

euskaljaiakaurkezpena2017

Azokaz gozatzeaz gain, azokako produktuak erosteko deia nagusitu da.

Datorren asteazkenean, hilaren 6an, Ordiziako Euskal Jaietako azoka berezia ospatuko da. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da; besteak beste latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa egingo da. Oraingo honetan ere, Ordiziako azokan giro aparta izango dugu, eta goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahal izango ditu bisitariak.

Horiek denak aurkeztu dituzte gaur Donostian Jose Miguel Santamaria alkatearekin batera, Xabier Arruti, Landa Garapen Zuzendariak; Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikarako Sailburuordeak; Ramon Roteta, epaimahaiaren ordezkariak; Miriam Molina, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerenteak eta Mikel Insausti, Kutxa Fundazioko ordezkariak, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideekin batera.

Alkateak eta beste ordezkariek,  bertako eta garaiko produktuen balioa goraipatzeaz gain, gure azoketan produktua erostera animatu nahi izan dituzte azokara gerturatuko diren guztiak.

Programa deskargatu