ORDIZIAKO AZOKAN II. Argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketa irekiera / Azokako Argazki zaharrak lortzeko deialdia
Asteazken honetan, hilak 30, arratsaldeko 8tan ospatuko da D´elikatuz Zentroan "Ordiziako Azokan" II. Argazki lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Sari banaketa ekitaldiarekin batera erakusketa irekiko da. Bertan argazki sarituez gain, ikusgai izango da lehiaketara aurkeztutako 32 argazkiz osaturiko aukeraketa bat.
Ordiziarrei deialdia
Bide batez eta Azokaren V. Mendeurrenari begira, deialdia egin nahi diegu Ordiziako Azokako argazki zaharrak dituzten Ordiziar, Goierritar eta kanpokoei, D´elikatuz Zentrora ekar ditzaten, bertan digitalizatu eta artxibo bat osatzeko asmoa baitugu, 2012 amaieran erakusketa bat egin ahal izateko.