Ana Larrañagak moztu du Idiazabal Gazta Berria
03 Apirila 2013
"Idiazabal, natura gazta bihurturik" moztu du Ana Larrañagak
"Idiazabal natura da gazta bihurturik", Ana Larrañaga FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren zuzendariak Ordiziako udal pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian esan bezala. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Larrañagak eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du.
Ekitaldi bertan, Nestor Basterretxea artista ere omendu dute artzaintzaren baloreak gizarteratzeko egindako lanagatik. Osasun arazoak medio Nestor Basterretxea ezin izan da Ordizian egon eta Elena Arzakek hartu ditu oroigarriak bere ordezkari gisa.
Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Ordiziako Joseba Insausti eta Arizkungo SAT Gorramendi gaztagileei.
Ekitaldi nagusian egon dira:
Martin Garitano, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia.
Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Landa Garapen Sailburuordea
Igor Eguren, Ordiziako alkatea
Jose Mari Ustarroz eta Miriam Molina, Idiazabal Gaztako jatorri izendapeneko ordezkariak
Ana Larrañaga, FITUR nazioarteko turismo azokako zuzendaria
Joseba Insausti (Ordizia, Gipuzkoa) etaSAT Gorramendi (Arizkun, Nafarroa), erregulartasun-kalitate gaztagile sarituak
Elena Arzak, Andoni Luis Aduriz, Josean Martínez Alija, J. J. Castillo, J. Eizmendi eta R. Ruiz, sukaldariak
Paskual Lopez de Uralde eta Jesus Ansola (Mausitxa), artzainak
Juan Jose Aranburu, Aranburu elkartetik
Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiako kofradeak
Ordizia jendez gainezka
Hala ere, egunak ekitaldi nagusirako baino gehiagorako ere eman du. Ahari erakus-lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Baita bildots erreak dastatzeko ere. Horretarako ilara luzeak egin behar baziren ere.
Eta hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, 2.000 ardik baino gehiagok Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.
AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2013 -- ARTZAIN EGUNA
2013ko apirilaren 3an
Emaitzak
ESNE KONTROLEKOEN EMAITZAK
MUTUR BELTZAK
Arkumetan
Olalde Elkartea.Olalde Baserria (Legorreta)
Bildotsetan
Bitoriano Urrestarazu. Olazagibel Baserria (Idiazabal)
Zaharretan
Aizpea Elkartea. Aizpea Baserria (Olaberria)
MUTUR GORRIAK
Arkumetan
Juan Isidro Sukia. Borda Berri Baserria (Lazkao)
Bildotsetan
Jose Manuel Etxeberria. Agerre Berri Baserria (Getaria)
Zaharretan
Jose Manuel Etxeberria. Agerre Berri Baserria (Getaria)
ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA
Mutur Beltza
Errape onena arditan:
Aizpea baserria (Olaberria)
Mutur Gorria
Errape onena arditan:
Gomiztegi kooperatiba (Oñati)
Errape onena bildotsetan:
Gomiztegi kooperatiba (Oñati)
AHARIEN XV LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA, ORDIZIA
GORRITAN
Arkume Ahariak (urte bat baino gazteagoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Jeronimo Nazabal. Iturralde baserria (Zaldibia)
Bildots ahariak (bat eta bi urte bitartekoak):
1º Julian Beloki. Ointzabal baserria (Beizama)
2º Abel Segurola. Elosiaga E.Z. (Azpeitia)
Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak):
1º Resurrección Balerdi. Etxeluze Baserria (Altzo)
2º Resurrección Balerdi. Etxeluze Baserria (Altzo)
MUTUR BELTZA (lehen sariak bakarrik daude)
Arkume Ahariak:
Garbiñe Etxezarreta. Txangoenea (Zerain)
Bildots ahariak:
Jesus Ansola. Mausitxa baserria (Elgoibar)
Ahari zaharrak:
Jesus Ansola. Mausitxa baserria (Elgoibar)
--------------------------------------------------------------------------------