Azokako historiak :: Patxi Iraola

patxi iraola

Patxi Iraola bertsolari zaldibitarra azokaren inguruan kontu ugari bizi eta entzundakoa da. ‘Oilo kalean’ (Goitia kalean) egoten zen saltzaile batek kontatutakoa  azaldu du txoko honetan:


- ‘Jakina da baserritar asko etortzen zela, besteak beste, arrautzak saltzera. Eta Ordiziara inguratzen zen baita ‘rekardera’ asko, Gipuzkoa osotik, Bizkaia eta leku askotik, produktuak erostera. Haietako baserritar batek kontatutakoa etorri zait burura egonotan. Hauxe elkarrizketa laburra erosleak arrautzen prezioa galdetzerakoan:

-rekarderak: ‘arrautzak zer egiten du?’
-baserritarrak: ‘eskutik eroriz gero, hautsi’ -

Halako pasadizo asko izaten zela dio Patxik.