Istorioak

Azokako istorioak

Txahalari esnerik ematen ez zion behia :: Julio Goitia

julio goitia eta emaztea

Julio Goitia mutikoa, 10-12 urterekin, azoka egun batean behiak hartuta bere aitarekin etorri zen "Txanketaneko plaza"ra (Goen kaleko plaza). Bidaniako blusadun gizon dotore bati interesatu zitzaion Julio gazteak salgai zeukan 2-3 urteko behia. Juliok esan zion salneurria zazpi mila pezeta eta erdi zela (7.500 pta.). Gizonak ordea zazpi mila pezeta agindu zizkion. Julioren aita etorri zen eztabaida ikusita eta hala esan zion:

- "Motel, erdira tratuak egiten ditiztek ba?"-bota zion aitak Julio gazteari behiaren salneurria mugitu nahi ez zuelako.
- "Aitte! anaiek hala esan dit eta ni zazpi mila pezeta eta erdirekin nau!"-irmo erantzun zion Julio mutikoak aitari.
- Orduan Bidaniako gizonak aita besotik heldu eta esan omen zion: "hortainoko seme gogorra al daukezu?"
Julioren aitak eztabaida behingoz bukatzeko asmoz, prezioa bien eskaeren tartean uztea erabaki zuen, hau da, zazpi mila pezeta eta laurden (7.250 pta.). Eta Bidaniako gizon dotoreak eraman egin zuen bere txahalari esnerik ematen ez zion behi gazte eta dotore hura.

Ardi berriaren gazta :: Lierni Elortza

Aralarko azak :: Jose Antonio Irastortza

Ordiziako azoka Gipuzkoan :: Isabel Zuazo

Azokako historiak :: Jose Antonio Aizpuru

Orrialdea 1/2