Gure arbasoen garaietatik gaur eguneraino hainabt belaunaldi Urola bailarako Berastegi baserrian kokatu dira. Berastegi mendiz inguraturik dago, hauetako bat Xoxote da, Izararraitz mendikatean dagoena eta bere malda eta zelai zabaletan bazkatzen dute gure ardi latxek. Hori da arrazoirik nagusiena gure gaztak Xoxote Idiazabal jatorri izenekoa hartzearena. Ardiak uda udazken sasoian Xoxote mendian bazkatzen dute eta udaberri neguan berriz Berastegi baserrian, horrela kalitatezko belardien goxotasun naturala dasta dezaten.