Lurdes Zurutuza ataundarra Lauztierreka auzoko Arratin Enea baserrikoa da. Txiki-txikitatik etorri izan da Ordiziako azokara ama laguntzera, baina 2002an bere ama jubilatu eta gero, bera bakarrik da postuko titularra. Ahizpa izaten du laguntzaile asteazkenero eta bere produkturik azpimarragarriena arrautzak dira. Baina asteazkenero Ordiziako komertzioetatik bueltaxka egiteko ere aprobetxatzen du Lurdesek, usadio zaharrari jarraiki. Garaian garaiko barazki, fruitu, fruitu lehor, lekale eta perretxikoak ere aurki ditzakegu bere postuan.