Edurnek 1982tik darama asteazkenero azokara etortzen, baina 20 urte aurretik hasia zen bere amari azokara laguntzen. Beti izaten du postuan laguntzaileren bat, zeren eta mugimendu handia izan ohi du bere postuak. Astelehenetik hasten da azokarako prestaketekin, astearte gauean kargatzen du furgoneta zaharberritu duten baserrian eta asteazkenero 6ak alderako zintzo izaten da bere Plaza Nagusiko postuan. Zenbait dendetara ere generoa eramaten du.