Axun Etxeberria 80ko hamarkada amaieran hasi zen Ordiziako azokan saltzaile gisa. Bere postuan denetik aurkitu dezakegu, barazki, fruitu, ardi-esneki, gazta, lekale edota kontserbak. Bere hitzetan ardi-esnea bere garaian ondo saltzen omen du, baita fruituak udazkenean ere. Gaztelun dagoen zaharberritutako Usurburu baserritik ekartzen du generoa. Egun oraindik kontserbatzen diren dokumentuen arabera, 1654. urterako bazegoen Usurburu baserriaren berri.