Ekoizleak

Aitor Aranburu


- gipuzkoa
Telf.

Produktuak

Aurkezpena

Behieko gaztak. Etxeberri Goikoa baserrian elikagai ekologikoak ekoizten ditugu, proiektua dibersifikazioan oinarritzen da eta horrela txekor haragia, oilaskoak, barazkiak eta esnekiak elaboratzen ditugu. Baserrian lau lagun ari gara lanean une honetan, ekoizpena, eraldaketa eta salmentan. Ikuspegi soziala, ingurumena eta animalien ongizatea zaintzea dugu helburu. Abeltzaintzak lurrarekiko lotura ahalbideratzen du eta baserriko jardueran garrantzia handia du, baita behiek ematen duten esnearen eraldaketak ere. Esnearekin gazta mota ezberdinak egiten ditugu: -Gazta erdi ondua (pasta prentsatua), 0,5 eta kilo bateko aleak, 14€/kiloa: testura gurindua, berritan esnea zein esnegain zaporeak dituena eta ontzean, intensitate handiagoa hartzen doana. -Gazta txuria (pasta biguna), 0,4 eta 0,6 kiloko aleak, 18€/kiloa: suabea eta oso, oso kremosoa, “Brie” estilokoa. -Gazta laktikoa, 0,350 kiloko aleak, 16€/kiloa: testura hauskorragoa, ukitu mikatz eta garratzagoekin, denborarekin zapore intentsoagoa hartzen eta barrutik urtzen doana. -Gazta urdiña, 23€/kiloa, intentsitate handiko gazta testura gurintsua duena. -Gazta krema, 300gramoko potoa, 4,5€: filadelfia estilokoa, igurtzitzeko gazta leuna, kremosoa, azidez ukituarekin. -Gaztazarra, 200gramoko potoa, 3,5€: igurtzitzeko gazta zaporetsua. -Gaztanbera, 200 eta 300 gramoko potoak, 3 eta 4€tan: gatzurarekin esnegain zapore duen esnekia, proteina eduki altua eta gantz eduki baxukoa.

Saltokiak

Azoka
Postu zenbakia: 25