Lazkaoko Biona Etxeko Agapito Garmendia Ordiziako azokara etortzen familiako 5. belaunaldia da. Montes Etxekoekin berdintasun ugari ditu Agapitoren familiak. Bi famili hauetako lehen saltzaile kideak ia aldi berean hasi omen ziren azokan eta Agapitoren postua oso handia izanik, Montes-eko postua bezala bitan zaititua dago; goialdeko postuan lore, landare, barazki landare eta zuhaitzak, eta behealdeko postuan, berriz, garaiko barazki eskaintza zabala eta tomateak.
Negutegi eta baratza dituelarik, Biona Etxetik genero asko ekartzen dutenez, Agapitok konfiantzazko hiruzpalau pertsona izaten ditu postuan.