OSAGAIAK
- Marrubi, 200 gramo
- Anana 1
- Laranja 1
- 2 jogurt natural
- Azukre beltza, 50 gr
- Eztia
- Moldeko ogi xerra (2)
- 6 mandarina
- Izotza
ELABORAZIOA
-
Marrubiak garbitu zurtoin berdea kendu ostean. Zatitu eta gorde bol batean. Laranja erdiaren zukua erantsiko diogu, ugertu ez daitezen.
-
Anana zuritu eta xafla oso finetan moztu. Gorde.
-
Krema egiteko jogurtak azukretan nahastuko ditugu.
-
Moldeko ogia arrabol batekin zanpatu eta tiratan moztuko dugu. Tira horiek labean sartuko ditugu apur bat beltz daitezen.
-
Sorbetea egiteko ongi zuritutako mandarina-atalak birrinduko ditugu eta izotza gaineratuko diogu. Birrintzeko irabiagailua erabiliko dugu eta sorbete krematsua izan arte eragingo diogu.
-
Kopa prestatzeko beratzen utzitako marrubiak jarriko ditugu laranja-zukuaren hondoan. Gainean, jogurt azukretua jarriko dugu. Kremaren gainean, mandarina-sorbete bola bat ezarriko dugu eta hori bere baitan bildutako bi anana-xerraz estaliko dugu. Azkenik, moldeko ogi makilatxo batzuk, kopatik muturra irtenaz. Eztiarekin, lerro batzuk marraztuko ditugu prestakinaren gainean.