Donostiako Rekondo Jatexeko Lourdes Rekondok ondorengo hitzekin eman dio hasiera Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari: “Munduko dasta onenak dastatzeko aukera izan dut, baina argi daukat Idiazabal Gazta bezelakorik ez dagoela.” Hunkituta eman dio hasera Idiazabal Gaztaren denboraldi berriari, artzaiak, sukaldariak eta ordezkaritza politiko zabalaren babesarekin.
Erregulartasun sariak Eneko Goiburu Segurarrak eta Idiazabalgo Goiburu gaztandegiak jaso dituzte eta Hilario Arbelaitz sukaldaria izan da omendua Ordiziako gazta lehiaketan epaimahai gisa eta Idiazabal Gaztaren defentsan orokorrean egindako lan handiagatik.
Batzar aretoa txiki geratu da beste behin. Udaleko ordezkariekin bat egin dute Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek. Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiaren ordezkaritza handia, Idiazabal Jatorri Izendapeneko ordezkariak, Artzai Gazta, Ardi Latxa Elkartea eta beste zenbait erakundetako ordezkariak eta gure sukaldariak, Rekondo Jatetxeko Iñaki Arrieta, Roberto Ruiz, Elena Arzak eta Mikel Sorazu besteak beste. Guztiek Artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu eta eskertu dituzte denek eta euren lanarekin erakundeen konpromisoa berretsi dute.
Gazta eta gehiago
Hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, bost artaldek Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.
Ahari eta ardi erakusketara eta lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Beste behin, baita bildots erreak dastatzeko ere, ASPANOGI, Gipuzkoako minbizidun haurren gurasoen elkartearen alde.
Garagartza plazan bertan ile-mozketa erakustaldia ikusteko aukera egon da eta horretaz gain gazta egite erakustaldia eta mami dastaketa ere.
dute herria.