Gazta Lehiaketa 2017

Inprimatu

gaztalehiaketa2017

AIAKO JOSE LUIS ODRIOZOLAK ERAMAN DU TXAPELA ORDIZIAN

Carrefour-ek eraman du gazta erdi txapelduna 8.200 euroren truke, Olaberriako Carrefourren 20. urteurrenean.

Bigarren saria Mausitxa, E.Z.k eman du eta hirugarrena Zeanuriko Ipiñabururen eskuetan gelditu da.

Artzaiek eginiko Ardi latxa gazta Lehiaketaren 44. Ekitaldiko gazta hoberena Aiarra da. Maiatzean eginiko gazta ketua. 2012an 4. Saria jaso zuten Ordizian eta 2017an iritsi zaie sari gorena. Bigarren sailkatua MAUSITXA, E.Z. (Elgoibar) izan da, hirugarrena IPIÑABURU E.T.C (Elgoibar), laugarrena HNOS. AUDICANA SAEZ DE BIKUÑA S.C. (Iruraiz-Gauna) eta bostgarrena ARANTZA SEGUROLA OIARZABAL (Legazpia). Enkantea Carrefour-ek eraman du 8.200 euro ordainduta.

'Sinistu ezinik eta salmentetan eragina izango duenaren esperantzan"

Jose Luis Odriozolak esan duenez, urduri eta sinistu ezinik harrapatu ditu sariak. Etorkizunean salmentetan eragina izatea espero dutela esan du. Gurasoei ere eskaini nahi izan diete saria. Gazta ketua eta suabea omen zen aurkeztutakoa arragusto puntu batekin.

Nahiz eta lehen orduan eguraldiak ez duen asko lagundu, giro jatorrean ospatu da gaur Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka. Asteazkeneroko azokaz eta gazta lehiaketa entzutetsuz gain, fruitu eta barazki lehiaketa, perretxiko erakusketa, euskal oiloen lehiaketa eta Gipuzkoako Piriniar Arrazako Behi-Azienden lehiaketa ere izan dira Ordizian. Kalean jendearen joan etorria etengabekoa izan da, eta Goierriko produktu onenak bertatik bertara ikusi, erosi eta dastatzeko aukera izan dute feriara inguratu direnek. Asteazkeneroko azoka ere apain zegoen Plaza Nagusian.