Errezetak

Urdaiazpiko eta parmentierre haragi-saldaz salteatutako ilarrak

 salteatutako illarrak

  • anoak: 4

OSAGAIAK

  • Ilarrak, 400 gramo

  • 2 patata

  • Arbekinaren oliba-olio birjina

  • Gatza

  • Urdaiazpiko iberikoaren hezur 1

  • 4 arrautza

  • 4 urdaiazpiko iberiko xerra 

  • 2 baratxuri-ale

PRESTAKETA

Ilarrak egosi eta gorde egingo ditugu.

Urdaiazpikoaren hezurrari gantza eta haragia kendu eta haragia gorde egingo dugu, hezurra uretan egosten utziko dugu 12 orduz, iragazi, gantza kendu eta gorde egingo dugu.

Patatak egosi eta zuritu egingo ditugu, oliba-oliotan txikitu eta pixka batean utziko ditugu.

Urdaiazpikoaren xerrak frijitu eta gorde egingo ditugu.

Bukaera eta aurkezpena.

Urdaiazpikoa eta baratxuria xehakatu eta olio pittin batekin frijitu egingo ditugu, ilarrak gatzitu eta platera bakoitzean gorringo bana jarriko dugu, ilarrekin estali eta patata-kremaz inguratuko dugu, urdaiazpiko frijitua eta haragi-salda apaingarri modura gaineratuko ditugu.

ELIKADURA TAULA

EnergiaProteinakLipidoakKarbohidratoak
Kcal/ plater EP/ egun g EP/ egun g EP/ egun g EP/ egun
620 %20-31 39,5 %39-58 25,1 %22-34 63,6 %15-22


EZAUGARRIAK

  • Nagusiki proteinak ematen dituen platera; hala ere, gantz eta karbohidrato ugariko platera ere bada.

  • Nutrizioei so entsalada bat litzateke jaki horren osagarri egokiena.

  • B12, C, A eta D bitaminak eta azido pantotenikoa ere ematen dizkigu.