Errezetak

Esnearen krema marrubi eta ozpinaren zukuz

esnearen crema

  • anoak: 4
  • denbora: 30min

OSAGAIAK

Esnearen krema:

  • Esne osoa, litro erdia

  • Arto-irina, 40 gramo

  • Azukrea, 60 gramo

  • Laranja erdiaren azala

  • Limoi erdiaren azala

  • Lima erdiaren azala

  • Kardamomoa, 5 unitate

  • Banilla-landarea, laurden bat

  • Kanela aldaxkaren laurdena

Ozpinaren zukua:

  • Azukrea, 80 gramo
  • Ura, 80 gramo
  • Marrubi-purea, 160 gramo
  • Modena ozpina, 40 ml
  • Agar-agar, gramo 1
  • Marrubiak, 400 gramo
  • Azukrea, 100 gramo
  • Menda-hosto batzuk


PRESTAKETA

Egin almibarra ura eta azukrea erabiliz. Gaineratu marrubi-purea, utzi egosten 2 minutuz. Gaineratu Modena ozpina eta agar-agarra eta utzi irakiten minutu batez. Iragazi eta hozten utzi.

Jarri 15 cl esne 50 gramo azukre eta elementu lurrintsuz infusiotan, 160 gradutara eta 15 minutuz. Bestalde, arto-irina eta geratzen den azukrea disolbatu sobratu zaigun esnetan (10 cl). Esnea iragazi eta irakiten jarri; disolbatutako arto-irina gaineratu eta utzi egosten 2 minutuz.

Jarri film plastikoz babestutako erretilu baten gainean 8 zentimetroko diametroa eta 2 zentimetroko altuera duten 4 uztai. Banatu krema 4 uztaietan eta estali film plastiko batekin. Hozten utzi.

Marrubiak garbitu eta 4 zatitan moztu. Azukrea gaineratu eta utzi ordu erdiz beratzen.

Aurkezpena: Kokatu esne hotzaren krema plater sakon batean. Lekutu beratutako marrubien aldamenean, ozpinaren zukuz gaineztatu eta dekoratu menda-hostoak erabiliz.

ELIKADURA TAULA

EnergiaProteinakLipidoakKarbohidratoak
Kcal/ plater EP/ egun g EP/ egun g EP/ egun g EP/ egun
372 %12-19 6,12 %6-9 5,35 %5-7 82,6 %19-29


EZAUGARRIAK

  • C bitamina asko duen platera, gehienbat osagai nagusia den marrubiari esker.

  •  Karbohidrato kopurua era handia da, nagusiki, funtsean adiziokoak diren azukreei esker.

  •  Esneari esker proteinak jasoko ditugu eta, batez ere, kaltzioa, gure hezurren osasunerako interesgarria dena.