Errezetak

Errezetak

Barazkiak papillotean

barazkiak papillote

Iker Markinez (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi)

 

OSAGAIAK 4 PERTSONENTZAKO

  • Porru txikiak dozena bat

  • Azalorea 1

  • Ziazerba sorta

  • Baratzuri preskoa sorta

  • Oliba olio birjina

  • Gatza

  • Laberako papela (papillotea egiteko)

PRESTAKETA

Jarrian adierazitako pausoak poliki jarraitu ezkero, ikusiko dezue nola errezeta egitea ez zaizuela batere zaila gertatuko.

Lehenik barazkiekin hasiko gara. Aldiko mota bakoitzarekin:

  • Porruak. Ongi garbitu. Lehen azal kapa kendu. Eta erditik moztu.
  • Azalorea. Barazki honen berezko egitura mantenduz, “gajo” edo puxka ahalik eta txikienetan zatitu.
  • Ziazerba. Garbitu eta zurtoina kendu.
  • Baratzuri freskoak. Porruen antera lehen kapa kendu. Osorik erabiliko ditugu.

Labea berotzen ipini 200 gradutan. Labeko erretilu batean laberako papel zati karratu bat jarri. Bertan porrua 6 bat zati, azalore puxka batzuk porruen gainean, ondoren ziazerba ostoak eta azkenik gainean pare bat baratzuri fresko. Gainetik gatz pixka bat bota eta baita oliba olio birjineko txorrotada ere. Ondoren neurri bereko beste papel bat gainean jarri, eta ertzak ondo ondo eta fuerte estutuz pakete antzekoa osatuko degu. Hórrela pauso berberak jarraituz beste 3 paketetxo egingo ditugu.

Labera sartu erretiluan paketetxoak eta 15 bat minutuz barruan mantendu. Denbora honetan, barazkiak beraien lurrinetan egosiko dira. Propietate eta zapore guztia barruan mantenduz.

Azkenik labetik atera, paquete bakoitza plater batean ipini. Labanaren laguntzaz paketearen gainaldean zulotxo bat egin, eta bertatik zuzenean jatea gomendatzen dugu.

Txerri-presa iberiko lakatua plantxan egindako zainzuriz eta kalabazin eta gaztaz prestatutako ravioli krematsuz lagunduta

Urdaiazpiko eta parmentierre haragi-saldaz salteatutako ilarrak

Gatzetan jarritako antxoak gazta-kremaz, rukula entsaladaz eta tomatez goxatuak

Esnearen krema marrubi eta ozpinaren zukuz

Orrialdea 1/2