Zalduntxoek, sorginek eta trobalariek hartzen dituzte Ordiziako kaleak Erdi Aroko Azokan

Ordiziako Alde Zaharra edo gune historikoa, Erdi aroko edo Aintzinako periaren eskenatoki bihurtzen da. Ordiziako Plaza Nagusia eta bere inguruak itxuraz aldatzen dira eta Erdi-aroko kutsua duen giroa sortzen da, jolas eta kulturako kutsua duen azoka egiteko.

Azken 21 urte hauetan, Napar Bideak-ek, Nafarroako Artisau Elikagai Elkarteak, ofizioetako artisauek, Ordiziako Udalak eta gu bisitatzera etortzen den jendeak Ordizian antolatu dugu gure “Antzinako Azoka”.

Ordizia azokaren erreferente izan da, horrez gain, baserriko produktuaren eta bertako produktuaren erreferente ere izan da.

Ordiziak 1268. urtetik eta lehenago ere mota guztietako merkatariak ikusi ditu bere bideetan barrena igarotzen... artileak, Kantauriko postuak bilatzen baserriko produktuekin batera, gaztak... horrez gain, espezien atea zabaldu zuen Andres de Urdaneta jaiotzen ikusi zuen. Baserriko produktuen asteroko azoka, Idiazabal gaztaren lehiaketa, gure Antzinako Azoka…

“60 artisau-postutik gora, Erronkari eta Idiazabal gaztak, hestebeteak, marmeladak, txokolateak... larrua, zeramika, loreak, xaboiak, arropa, ukenduak, artilea, poltsak, urregintza, kandelak, sendabelarrak". Horrekin batera honakoak ere izaten dira: haurrentzako tailerrak, zeramika eta landaketari buruzkoak; larrua eta zilarra nola lantzen den erakusteko tailerrak, txikienentzat egurrezko jolasak, 

txalaparta tailerra, makillajea…, falkoneria erakusketak, forja, beira puztea, ipuin-kontalariak eta kale animazioa Teatrakalacalle taldearen eskutik…)” horretaz guztiaz gozatzeko aukera izaten da asteburu guztian zehar.

Kolorea, usaina, musika, dekorazioa… asteburu horretan Ordizia Antzinako jantziaz apaintzen da eta ekoizleek eta ofizioetako artisauek herria hartzen dute beraien berrikuntza eta jaki onenak eskaintzeko, beti bezala “ekoizlearen eskutik kontsumitzailearengana iristeko".

Euskal Herriko landa-eremuetako herri txiki eta politetan bizi diren artisauek egiten digute bisita eta maitasunez eta tradizioz egiten duten lana eskaini nahi digute.

Zentzumenentzako oparia