Lehiaketen oinarri-arauak

Fruitu eta barazki lehiaketa-erakusketa

Lehiaketa-erakusketan parte hartzeko gonbidapena jaso beharko da.

Lehiaketa-erakusketa Joxe Migel Barandiaran Plazan egingo da; Udala arduratuko da behar diren mahai eta saltokiak jartzeaz.

Goizeko 7etarako produktuak jartzen hasteko moduan izango dira ekoizleak, kontutan izanik, 8:30etarako dena jarrita egon beharko dela.

Epaimahaikoek epaia eman arte (10:30 aldera) ezingo da salmentarekin hasi eta
14:00etatik aurrera has daiteke saltokia jasotzen.

Bakarrik norberak ekoiztutako produktuak erakutsi daitezke. Beharrezkoa balitz, hori
egiaztatu egingo da eta baldintza betetzen ez bada, jasotako guztia

info +

Euskal Oiloaren XXXVII. erakuslehiaketa

FERNANDO OROZKO XV. MEMORIALA

1.-Euskal Arrazako oilar eta oiloak parte har dezakete lehiaketan. EUSKAL OILOAren bost barietate
daude: MARRADUNA, GORRIA, BELTZA, ZILARRA ETA LEPASOILA.
2.-Lote bakoitzean OILO BAT eta OILAR BAT ekarriko dira.
3.-Ez da onartuko 2 lote baino gehiago pertsona bakoitzeko.
4.-Hegaztiak OSASUNTSU eta GARBI ekarri beharko dira.
5.-Hegaztiek gutxienez 5 hilabeteko adina izan beharko dute, bestela deskalifikatuak izango dira.
6.-Euskal Oiloaren gutxieneko standarrak betetzen ez dituzten hegaztiak deskalifikatuak izango dira.
7.-Hegaztiak goizeko 8:30ak baino lehen ekarri beharko dira, eta arratsaldeko 13:30etatik aurrera
eraman daitezke. Hegaztiak ikusgai jarri ahal izateko lote bakoitzaren titularrak bere NAN aurkeztuko
beharko du.
8.-Lehiaketan parte hartzeko deitu 943882290 telefonora, abuztuaren 2tik irailaren 3ra arte,
astelehenetik ostiralera eta goizeko 9:00etatik 13:00ak arte. Izen ematea, lehiaketa egunean bertan
egin daiteke.
9.-Lehiaketa Goen Plaza egingo da.
10.-Behin epaileek emaitzen berri ematen dutenean, hegaztiak saldu daitezke, baina ezingo dira
esandako ordua baino lehen kendu.
11.-Lehiaketan parte hartu ahal izateko, goian adierazitako puntuak bete beharko dira.

info +

Perretxiku erakusketa
  • Erakusketa Jose Migel Barandiaran Plazan egingo da.
  • Sariak emateko honako hauek hartuko dira kontutan:
  • Kalitatea: tamaina, egoera.
  • Kantitatea:erakusgai dauden mota kopurua.
  • Aurkezpena: bakoitza bere izenarekin azaltzea.
  • Aurkeztutako multzo onenei honako sari hauek emango zaizkie:

    1. saria: 300€ - 2. saria: 250€ - 3. saria: 200€
Gipuzkoako pirenaika arrazako ganadu txapelketa

PIRENAIKA arrazako ganadu lehiaketa izango da Ordiziakoa. Ez da beste arrazarik onartuko.Ganaduzaleak, ordea, libre da Gipuzkoako edozein herritakoak izatea. Era berean, esan dezagun Gipuzkoan ez dela beste lehiaketarik izango pirenaika arrazako ganaduaren artekorik.Tolosan ere izango da, baina beste arraza batzuetako ganadua ere eraman daiteke, pirenaikaz gainera, hango lehiaketara.

Lehiaketarekin batera, pirenaika arrazako txahal subasta ere izango da. Subastak txahalak saltzea du helburu, eta, hala, Ordiziako Udalak diruz lagunduko dio subastan
txahalen bat erosten duenari.

info +

Euskal Herria eta Goierriko bihotzean