Skip to main content

Azokako historiak - Pepita Arizmendi

Azokako historiak - Pepita Arizmendi

Pepita txikitatik joaten da azokako bere postura. Manuela, ama, eta Josefa, amona, bere irakasleak izan ziren, eta Pepita bera, Itziar bere alabaren irakaslea izan da. Azokak egun osoa irauten zuen garaia gogoan du, eta orain angularen denboraldia hasten den honetan, gogoan du jateko moduko prezioa zutela orduan.

"Arrastaka ibiltzen ginen arren, ondo jaten genuen. Askotan, azoka egunetan amak eta beste saltzaile batzuek etxe partikular batean bazkaltzen zuten, Zezilianean. Eltzekoa hartzen zuten hasieran, eta ondoren angulak. Emakume baserritar batzuek angulak egunean zehar irabazitakoaren parte batekin erosten zituzte" oraindik ere hori gogoan du Pepitak.