Maite Iturbe Ordiziako azokako saltzaile berrienetariko bat dugu. Legazpi eta Oñati artean kokaturiko Udana Benta baserrian okindegia du bere familiak, eta zuzenean saltzen dute astean zehar azokaz azoka ibilita bere ogi barrak, ogi txikiak eta era guztietako ogikiak.