Skip to main content
Sustrai askeak

Ordiziako azoka

Sustrai askeak

Natalia deitzen naiz eta 100% bejetala den nekazal proiektuaz arduratzen naiz Bidania-Goiatzeko baserri batean. Baratzan eta negutegi txiki batean mota guztietako barazkiak hazten ditut eta beste espazio batzuetan frutarbola ezberdinak mantentzen ditut, bioaniztasuna handituz... Astero Ordiziako azokara gerturatzen naiz sasoiko produktu freskoak eta teknika tradizionalez kontserbatutako produktuak eskaintzera. Gainera, astero eta bi astean behin, nirekin konpromezua hartu duten familia batzuei saski ezberdinak eskaintzen dizkiet. Nire apustua ekoizpen artisauan, ekologikoan eta antiespezistan oinarritzen da, nekazaritza birsortzaile biointentsiboaren proposamenak jasoz, nekazariaren lana duintzeko helburuz eta tokiko merkatuen berreskuratzea bultzatuz. Ekoizle eta bizilagunen arteko konfiantza eta saretzean oinarritutako harremanetan parte hartu nahiko nuke, elkar zaintzaz eta behar ezberdinak asetzetuz, hornidura kontsumismoa eraldatuz eta urtaroen erritmoaren araberako elikadura berrikasiz. Sustrai askeak, egitura ona duten lurretan eta mikroorganismo eta elikagaietan aberatsak direnetan hazi daitezkeelako, baratze-maila iraunkorrak landuz, zeinetan ez den lurra iraultzen, baizik eta aireatu eta konpostarekin elikatuz, etengabe hobetzen eta mantentzen den lurraren kalitatea. Sustrai askeak, usadiozko ezagutza eta teknikak berreskuratu nahi ditugulako, geure buruarekin, gainontzeko animaliekin eta Lurrarekin errespetu handiaga duten moduak aurkitu eta praktikan jarriz bizitzeko.
Sustrai askeak

Produktuak

Barazkiak

Sustrai askeak
Sustrai askeak

    Baserriaren kokapena

    Azokaren planoa