
Ordiziako azoka
Montes Etxea
Ibarrako Izagirretarrak (euren etxeko “Montes” izenarekin ezagutzen zaienak) Ordiziako Arizmenditarrekin eta Lazkaoko Garmendiatarrekin batera, Ordiziako azokan tradizio zabalenetarikoa duten familia dira. Patxi Izagirre 70eko hamarkada hasieratik dabil Ordiziako azokan saltzen, eta familiako 4. belaunaldia osatzen du. Bere salmenta postua oso handia da eta bitan zatituta dago: alde batetik, goialdeko postuan Patxi Izagirre eta bere semea egoten dira barazki landareak saltzen eta behealdeko postuan, berriz, bere emazte Arantxa Iparragirre barazki eskaintza zabala saltzen. Ibarrako erdigunean kokatutako mintegitik ekartzen dituzte produktuak.
Montes Etxea
-
Euskal Herria kalea 38 20200 IBARRA - Gipuzkoa
-
943671026
-
674 11 16 95