
Ordiziako azoka
Iturriotz Baserria
Patxi Arizmendi aramarra nahiko saltzaile berria dela esan genezake Ordiziako azokan, baina Arizmenditarrak oso ezagunak dira Ordizian. 4. belaunaldia osatzen du Patxik Ordiziako azokan eta bere aitaren heriotzak eraginda Patxik postua eta ekoizpenaren zama bizkar gainean hartu egin behar izan zituen. Astero-astero eta Altzagara bidean ezkerretara kokatzen den Iturrioz baserrian bertan eros ditzakegu bere produktuak. Garaian garaiko barazkiak, fruituak eta lekaleak izaten ditu Patxik postuan. Baserrian baratza eta negutegia ditu.
Goiko Etxeberri Arama