Ibarrako herriko bihotz-bihotzean kokatzen den Iguategi etxetik etortzen da Esther Illarramendi duela hiru hamarkada baino gehiagotik. Tradizio handiko familia da Illarramenditarrena Ordiziako azokan, Esther 4. belaunaldia baita azokan saltzen. Barazki landarez erabat betetako postua izaten du Estherrek eta barazkiak ere izaten ditu. Negutegian bertan eta azoketan saltzen du.