Skip to main content
Gozatu Eztia

Ordiziako azoka

Gozatu Eztia

Jon Etxeberria erlezain ataundarra da. Egun Idiazabalen bizi bada ere, Ataun, Idiazabal eta dituen erlategien artean egiten du bere egunerokoa. Goierrin ditu erlategirik gehienak, baina baita Nafarroa eta Arabako hainbat herri eta menditan ere. Erlezaintzako lotura familiatik datorkio. Ordiziako azokan izaten da uztaila-abuztutik otsaila-martxora arte. Izaten duen ezti uztaren arabera, lehenago edo beranduago hasi eta amaitzen du azokako denboraldia. 8-10 ezti lote desberdin izaten ditu urtero, erromero, ezkaia, akazia, milalore anitzak, larra, txilarra eta mielatoak besteak beste. Ataungo erlategian jasotako polen fresko eta erregina-jalea ere izaten ditu salgai eta propoleoa ez du faltan izaten neurri desberdinetako formatotan.
Gozatu Eztia
  • Barrio San Martin z/g 20211 ATAUN - Gipuzkoa
  • 699672575

Produktuak

Bestelakoak

Gozatu Eztia
Gozatu Eztia

    Baserriaren kokapena

    Azokaren planoa