Aldaba Zahar baserrian aurkitzen den okindegi txiki bat gara. Intxur mendiaren magalean eta Aralar aurrez-aurre dugularik , maite dugun lurrak zein gorputzak errespetatu eta zaintzen dituen ogia egiten dugu.
Euskal Herriko ekoizle txikien zereal ekologikoa gure baserriko harrizko errotan ehotzen dugu eta irinari, mendiko ura zein itsasoko gatza gehitzen dizkiogu. Osagairik garrantzitsuena , ordea, denbora da; fermentazio naturalaren eraldaketari adi egotea eta momentua iristen denean orea labean sartzea, suak lana osatu et amaitu dezan.