Ordizia
Bisitak
D'elikatuz Zentroa Ordiziako Alde Zaharraren erdigunean, Barretxe eraikin historikoan dago kokatua. Bertan, eskualdeko turismo bulegoak bisita-eskaintza zabala du prest, bisitariari ahaztuko ez duen egonaldi atseginaz gozatzeko aukera emateko. Eskualdeko aukera erakargarrienak erakusteaz gain, gure azokaren esentzia eta historia ezagutu ahal izango ditu bisitariak bertan. Bisita gidatuez gain, norberak azokaren historiari lotutako tokirik esanguratsuenezagutzeko aukera izango du Azokaren ibilbide autogidatuaren bidez. D'elikatuzen hasiz, hamabi gunez osaturiko ibilbidea jarraitzeko aukera izango du garai bateko argazki zaharrekin identifikatutako xaflak jarraituz eta QR bidez lau hizkuntza desberdinetan deskargatu daitezkeen audioen bitartez.