Skip to main content

Marrubi eta anana kopa jogurt-kremaz eta mandarina-sorbetea

  • denbora: 30 min
  • pertsonak: 4
  • zailtasuna: erraza
  • kcal: 245

 

OSAGAIAK

  • Marrubi, 200 gramo
  • Anana 1
  • Laranja 1
  • 2 jogurt natural
  • Azukre beltza, 50 gr
  • Eztia
  • Moldeko ogi xerra (2)
  • 6 mandarina
  • Izotza

ELABORAZIOA

  1. Marrubiak garbitu zurtoin berdea kendu ostean. Zatitu eta gorde bol batean. Laranja erdiaren zukua erantsiko diogu, ugertu ez daitezen.
  2. Anana zuritu eta xafla oso finetan moztu. Gorde.
  3. Krema egiteko jogurtak azukretan nahastuko ditugu.
  4. Moldeko ogia arrabol batekin zanpatu eta tiratan moztuko dugu. Tira horiek labean sartuko ditugu apur bat beltz daitezen.
  5. Sorbetea egiteko ongi zuritutako mandarina-atalak birrinduko ditugu eta izotza gaineratuko diogu. Birrintzeko irabiagailua erabiliko dugu eta sorbete krematsua izan arte eragingo diogu.
  6. Kopa prestatzeko beratzen utzitako marrubiak jarriko ditugu laranja-zukuaren hondoan. Gainean, jogurt azukretua jarriko dugu. Kremaren gainean, mandarina-sorbete bola bat ezarriko dugu eta hori bere baitan bildutako bi anana-xerraz estaliko dugu. Azkenik, moldeko ogi makilatxo batzuk, kopatik muturra irtenaz. Eztiarekin, lerro batzuk marraztuko ditugu prestakinaren gainean.