Skip to main content

Dilistak, zerba eta yogur bixia

OSAGAIAK

  • Dilista egosi pote bat
  • Zerba 6
  • Tipulina 3
  • Behieko Yogur naturala 1
  • Limoi 1
  • Ezpeletako piper hautsa
  • Gatza, oliba olioa

PRESTAKETA

Dilistak potekoak izatearen zergaitia denbora aurreztea da. Errezeta honek oso denbora gutxi behar du prestatzeko eta.

Garbitu dilistak koladore batean ur hotzetan pasata.

Zatitu tipulinak fin fin eta ipini zartagi batean olio apur batekin.

Garbitu zerbat eta kendu hostoka. Gorde. Penka horizontalki moztu ahalik eta finena. Bota zartagira tipulinarekin.

Eduki barazkiak su ertainean gatz apur batekin eta erain 10 minutuz. Goxatzen direnean, gehitu dilistak, piper hautsa eta gatz apur bat.

Nahasi yogurta gatz apur batekin, limoi azal xehetua eta zuku pixkatekin.

Platereratu dilistak eta goilara batez lagundurik bota yogur saltsa gainetik.