Skip to main content

Baba, gazta ondu eta uraza tosta

OSAGAIAK

  • Baba eskukara bat
  • Ahuntz gazta ondua
  • Uraza hosto batzuk
  • Ezpeletako piper hautsa
  • Oliba olioa, gatza

PRESTAKETA

Aldabako moldeko ogi integrala xerratu eta xigortu.
Egosi babak azal eta guzti ur pertza batean. Borborka hasten direnetik 20 min beharko dute.
Kendu ura eta hoztu iturri azpian.
Orain baba aleak askatu eta baba azalak tira finetan moztu.
Zartagi batean goilarakada bat olio jarri eta gorritu su bizitan.
Gehitu gatza eta ezpeletako piper hauts pittin bat.
Puskatu gazta eskuekin eta gehitu zartagira.
Itzali sua, nahasi eta gehitu uraza hostoak fin fin moztuta.
Zabaldu nahaskia ogi xerratan eta gainetik baba aleak zurituta ipini.

Zerbitzatu eta txakolin hotz batekin dastatu!!