Skip to main content

Astigoxo gazta tarta

OSAGAIAK

  • Gazta frexkoa, guk Aldaba zaharreko ahuntz gazta 400g
  • Arrautzak 4
  • Esnegaina 200g
  • Arto almidoia 50g
  • Azukrea 200g
  • Fruta mamitsua, guk gereziak 200g
  • Oinarri gixa masa brisa erabili genuen, baina ez da beharrezkoa
  • 200g irina
  • 100g gurina
  • Arrautza 1
  • Gatz pittin bat
  • Azukre goilarakada 1

PRESTAKETA

Masa brisa egiteko gurinak hotza egon behar du. Moztu zati txikitan eta nahastu behatz puntak erabiliz irinarekin, atximurka. Gehitu gatza eta azukrea arrautzari eta irabiatu. Nahastu dena eta gorde hozkailuan ordu betez plastiko batean. Zabaldu orea eta aukeratutako moldean jarri. Labean 20 min 180ºtara hutsean egosi. Utzi hozten.

Gazta tarta egiteko, irabiatu alde batetik arrautza gorringoa 100g azukrerekin, txuritu arte. Bestalde harrotu txuringoak beste 100g azukrerekin.
Bestetik nahasi gazta esnegainarekin eta arto almidoiarekin. Gehitu gorringoak eta ondo nahasi. Bukatzeko nahasi mugimendu borobilekin txuringoak.

Gereziei hezurrak kendu eta nahasi orean. Ipini molde gainean eta laberatu 40min 180º.